Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)
Deskribapena
FICAB: BIDASOKO XXV. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA
TARTESO, ISLA BAT GUADIANAN ZUZENDARITZA: BEATRIZ CARRASCO GONZÁLEZ ESPAINIA 2025, 54’ Bidaia liluragarria da erromatarren aurreko zibilizazio misteriotsu honetara eta penintsulako hego-mendebaldean utzi zuen aztarnara. K.a. IX. mendean sortua feniziar kulturaren eta Guadalquivir ibaiaren bazterrean bizi ziren bertako herrien kultuaren artean bat egin ondoren, Tarteso Portugaleraino hedatuko zen, baina azken urteetan ikerketak beste gune batean jartzen ari dira fokua, Guadiana ibaiaren Erdiko Haranean. Extremadurako inguru horretan ez dira gutxi arkitekturaren, bitxigintzaren, salgaien trukeen, sinesmen erlijiosoen eta idazketa sistema sortu berriaren bidez galdua den kultura horri buruzko informazio baliotsua eskaintzen ari diren aztarnategiak.