Deskribapena
FICAB: BIDASOKO XXV.NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA
1. FAUNOREN ETXEA, PONPEIAN ZUZENDARITZA: ALESSANDRO FURLAN ITALIA. 2025, 15’ CASA Munduko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako bat da Ponpeia. K.a. VII. mendean fundatu zuten, eta hiri aberatsa zen, merkataritza eta kultura jarduerez betea. Hiri oparoa izan zen K.o. 79. urtean erupzio bolkaniko suntsitzaile baten ondoriozko errauts eta apar harriez eraturiko geruza lodi aten azpian gertatu zen arte, baina, horri esker, mendeetan zehar kontserbatu dira hiriko altxorrak. Eraikin aipagarri asko ditu, baina Faunoren Etxea nabarmendu egiten da erromatar arkitekturaren adierazgarri aparta gisa. Etxe handi horrek bertan bizi izan zen familiaren estatusa erakusten du eta, aldi berean, Ponpeiako bizitza kultural aberatsaren funtsezko sinboloa da.
2. INDUSKETARI BURUZKO EGUNKARIA ZUZENDARITZA: LORENZO SCARAGGI ITALIA. 2025, 50’ Siponton, hautsaren, tresnen eta begirada finkoen artean, indusketa lanei emandako egun bat baliatzen da aztarnategi arkeologiko baten eta lanbide baten historia azaltzeko. Dokumental honek gertutik jarraitzen du arkeologoen eguneroko lana, arreta berezia jartzen duena historia argitara ekartzeko lanak dakarren ahaleginean, doikuntzan, zaintzan eta eguneroko gizatasunean. Aztarnategi horren historiaren bidez, obrak agerian uzten du lan arkeologikoaren benetako izaera, eta, aldi berean, azpimarratu egiten du arkeologia publikoaren balioa lurraldearekin elkarrizketatzeko eta gizabidezko harremana izateko jardunbide gisa. Filma, off-eko ahotsik eta bitartekaririk gabe, denbora errealean garatzen da lanegun batean, keinuetan arreta berezia jarriz eta jendea lurrarekin eta zientzia komunitatearekin batzen duen loturari erreparatuz. Narrazio isila baina esanahiaz betea da.