Irungo Kemen Dantza Taldeak zita garrantzitsua du urtero Amaia Antzokian egiten duen saioa. Aurtengoan ere Euskal Herriko hainbat txokotako dantzak taularatuko dituzte, bertako ohiturak eta kultura zabaldu asmoz. 150 dantzari eta musikari gazte zein heldu arituko dira ikuskizunean; besteak beste, Otsagiko dantzak, Durangaldeko dantzari dantza edo Lapurdiko dantzak eskainiko dituzke.