Emakumeen Nazioarteko Eguneko jarduera-programaren barruan, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak (IEEE), kogestio-hitzarmenaren esparruan, Zinema Feministaren Zikloa antolatu dute. Nerea Almazánek aurkeztuko du saioa, eta proiekzioen ondorengo solasaldia gidatuko du.
Jone, batzuetan Sara Fantovak zuzendutako drama filma da. Aste Nagusiko jaietan Bilbon bizi den Jone 20 urteko gaztearen istorioa kontatzen da. Aitak lana utzi behar izan du Parkinson gaixotasunak aurrera egin duelako, baina Jonek Olgarekin izan duen lehen maitasuna bizi du, eta bakarrik geratzeko beldurrari eta gaztaroa atzean utzi eta helduaroan sartzeak dakarren eraldaketari aurre egin behar dio. * filma euskaraz da, gaztelaniazko azpitituluekin