Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

Orga shopping_cart
Hatxe + Eneritz Furyak

Hatxe + Eneritz Furyak

Hatxe + Eneritz Furyak

 Atzera

Deskribapena

Autorización_menores_cba_euscas.pdf

Idoia Hernandezek (HATXE) konpositore gisa duen ibilbidea diziplinartekotasunari zuzendu zaio bereziki. Antzerki, dantza eta poesiarako musika sortzeak artista gisa bereizi du. Izan ere, ez da gauza bera abesti bat sortzea edo eszena baterako musika konposatzea, azken kasuan narratibak musikaren egitura lehenesten baitu. Hortik dator bere kantuen berezitasuna, narratiba gailentzen baita. Eta ez dira hitzak bakarrik gakoa, musikaren egitura da non gauden eta zer sentitzen dugun kontatzen diguna.
“HHH” Eneritz Furyak musikariak Emadan (2021 - autoekoizpena) diskoaren ondoren landutakoaren emaitza da. Dagoeneko lehen entzunaldian bertan aldaketa iradokitzen duen disko berria. “Argia” lehen aurrerapenean bertan bere soinuaren eta zuzeneko formatuaren eboluzioa erakutsi zigun. Bideoa EITB Kulturak estreinatu zuen, bira honetako kontzertuak nolakoak izango diren azalduz. Aurreko esperientzietako testurak elektronikaren kudeaketa berri baten gainean.
*CBA. Irun Zuzenean aretoa / butakarik gabe - ikusleok zutik egongo dire
*Informazio garrantzitsua
15 urte edo gutxiago dituzten adingabeak beren gurasoekin edo legezko tutoreekin joan beharko dira, laguntzeko baimen bat aurkeztuz; 16 eta 17 urte bitarteko adingabeek, berriz, gurasoen edo legezko tutoreen laguntzarik gabe joaten badira, baimen sinatu batekin joan beharko dute, eta kontzertuaren sarreran aurkeztu. Atxikia goian archiboa deskargatzeko.