LA HABITACIÓN ROJA
La Habitación Roja 1994an Valentziako La Eliana hirian sortutako espainiar musika banda da. Talde honek pop-rock indie estiloko abestiak konposatzen ditu. Jorge Martik (abeslaria eta gitarra), Pau Rocak (gitarra), Marc Greenwoodek (baxua) eta José Marcok (bateria) osatzen dute.
Bere ibilbidean zehar, taldeak hainbat sari jaso ditu, hala nola Musika Independentearen Saria, Premio Ruido sarietarako hainbat izendapen, eta nazioko nahiz nazioarteko jaialdietan aitorpenak. Estudioko 14 disko baino gehiagorekin, 250 abestitik gora eta 1.000 kontzertuko esperientziaz, Espainiako indie panoramako talde maitatuenetako bat bihurtu dira.
2025ean hiru hamarkadako ibilbidea ospatu zuten, bira berezi batekin eta Los mejores años de nuestra vida klasikoaren berrargitalpenarekin. Orain gurera datoz bira horretan ondutakoa eskaintzera.
LA PALOMA