Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)
Deskribapena
Margolana Irungo azken hamarkadetako historia
irudikatzen duen dokumental intimo eta
pertsonala da, hiru hamarkada baino gehiagoz
bere oroitzapenak margotzen aritu den aitona
Federen begiradaren eta pintzelen bidez
kontatua. Bere margolanen bitartez, filmak XX.
mendeko pasarte garrantzitsuak ekartzen ditu
gogora: Gerra Zibila, frankismoa, Frantziako
mugarekin partekatutako egunerokotasuna,
ETAren garaia edota Txingudi Ikastolaren sorrera.
Koadro bakoitza iraganera irekitako leiho bat da,
eta trazu bakoitza garai hartako Irungo
bizimodua, erresistentzia eta ametsak ulertzeko
tresna. Testuinguru historikoaz gain, Margolana
familia-transmisioaren eta belaunaldiz belaunaldi
gordetako memoriaren gorazarre ere bada.
Liburuetan ez ezik, mihiseetan eta aitona eta
bilobaren arteko solasaldietan gordetzen den
jakintza horri balioa ematen dio,
dokumentalaren bidez, betiko bizirik iraun
dezan.