Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

Orga shopping_cart
FICAB

FICAB

FICAB

 Atzera

Deskribapena

FICAB: BIDASOKO XXV. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA
1. AHAZTUTAKO ARKEOLOGIA. AIGÜES BAIXES.II IBERIAR GOTORLEKU SUNTSITUA ZUZENDARITZA: SANTIAGO SECADES, DAVE ESPAINIA 2024, 20’
2013an, arkeologo konprometitu batzuek, oso baliabide gutxirekin, Aigües Baixesko iberiar gotorlekua berreskuratzeko xedean baimendutako indusketa lanei ekin zieten jabetza pribatuko orube batean, El Campelloko udal barrutian (Alacant). Urtebete geroago, lehenengo ekinaldiko lan arkeologikoak egin ondoren eta Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko izapideak abian jarrita, arkeologoek berreskuratutako egituraren zati handi bat suntsituta gertatu zen “ustekabeko” hondeamakina “ikusezin” baten jardunaren ondorioz. Orain dela 2.500 urte altxatutako eraikin baten historia da honakoa, non giza jarduera legez kanpo saiatu baitzen eraikina berriro ahanzturara itzul zedin.
2. OFF THE ARCHEOLOGICAL RECORD ZUZENDARITZA: KATIA CALMET ESPAINIA 2024, 69’ Espainiako emakume arkeologo batzuen adierazpenen bidez ezagutzen da diziplinaren iragan hurbila genero ikuspegi batetik. Aipatzen dizkiguten esperientzia pertsonalek itxuratzen dute iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko belaunaldien ibilbide komuna.